Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

130 ikasle izan dira Donostialdea-Buruntzaldea eskualdetik parte hartzen eta 300 lagun bildu dira Usurbilgo Oiardo kiroldegian Urola Kosta eskualdetik

Hernanin ostegunean, 27an, eta Usurbilen 28an, ostiralez, izan dira azken bi saioak Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoan. Hernanikoan 130 ikasle izan dira Donostialdea-Buruntzaldea eskualdetik parte hartzen eta 300 lagun bildu dira Usurbilgo Oiardo kiroldegian Urola Kosta eskualdetik. 

Aipagarria da Usurbilgo saioan, bertsoak idatzi ostean izaten den tartean, Udarregi ikastolako ikasleek egin zuten bertso kantaldia. Hogei lagunetik gorako talde batean, musika iraslearen piano joaldiaren laguntzaz eta ikasleek eurek txirulaz eta gainerako perkusioz kantatu zituzten bertso zaharrak eta berriak. Dotorea benetan euren emanaldia. 

Ondoren egiten den bertso-saioan, Hernanin, Uxue Alkorta gidari zela kantatu zuten June Aiestaranek eta Unai Gaztelumendik, eta, Usurbilgoan, berriz, Danel Herrarte izan zen gai-jartzailea eta Irati Arakistain, Uxue Alkorta eta Urko Arregi bertsotan. Ohi bezala, saioetan ikasleen laguntzaz momentuan berean sortu ziren bertsolarientzako gaiak, boluntarioak oholtzaratu eta haiek emandako osagaiez gaia eraikita. 

Sari-banaketara jo dugu ondoren, eta Henaniko saioan 3 sari banatu dira, adin-tarte berekoak denak, LH 5. eta 6. mailetakoak izan direlako parte-hartzaile guztiak. Usurbilgo ekitaldian, ostera, adin-tarte bakoitzeko hiru sari ematea erabaki zuen epaile-taldeak, parte-hartzea hain ugaria izanda ez zitzaielako erraz egin ale onenen arteko galbahe-pasa egitea. Honako hauek izan dira parte-hartzaile sarituak saio bakoitzean:

Saridunak    Hernani, 2025eko martxoaren 27a


LH 3 eta 4

Ez da parte-hartzerik egon maila honetan.

LH 5 eta 6

  1. saria: Markel Alustiza. Aita Larramendi ikastola (Andoain)
  2. saria: Harri Arin. Zurriola ikastola (Donostia)
  3. saria: Irati Hernandez Aita Larramendi ikastola (Andoain)

DBH 1 eta 2

Ez da parte-hartzerik izan maila honetan.


Saridunak    Usurbil, 2025eko martxoaren 28a


LH 3 eta 4

  1. saria: Goiatz Zapirain Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
  2. saria: Haize Zaldua. Orioko Herri Ikastola
  3. saria: Markel Lertxundi. Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)

LH 5 eta 6

  1. saria: Beñat Lasa. Udarregi ikastola (Usurbil)
  2. saria: Ur Iruretagoiena. Orokieta ikastetxea (Zarautz)
  3. saria: Aian Alberdi. Zumaia herri eskola

DBH 1 eta 2

  1. saria: Malen Gurrutxaga. Orioko Herri Ikastola
  2. saria: Anne Lasa. Udarregi ikastola (Usurbil)
  3. saria: Haritz Alkorta. Zumaiena ikastola (Zumaia) 

 

Azken albisteak

Ikastolak indar berriz gatoz,  betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi
Bagatoz aldi berrirako  irudi berriarekin!Bagatoz betiko balioekin eta proiektu berriekin!
Elgoibar prest da urriaren 5ean euskararen eta euskal kulturaren  plaza nagusia