Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolen jaiak

Festa, kultura eta auzolana, denok batera euskaraz bizitzeko!

Ikastolen Jaiak ez dira soilik festa egunak, gure komunitatearen bihotz taupadak dira, hezkuntza, hizkuntza eta herri-proiektu baten adierazpena. Urtero, lurralde bakoitzean milaka pertsona elkartzen gara euskararen, hezkuntzaren eta auzolanaren alde. Egun bakar batean, ikastolen eguneroko lana eta ametsa kalean jartzen dira: etorkizuna euskaraz eraikitzea.

Komunitatea elkartzeko eta euskaraz gozatzeko une bereziak dira. Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez: izen desberdinak, baina sentimendu bera. Ikastolen jaiak ez dira soilik diru-bilketa edo ospakizuna; komunitatearen indarra eta konpromisoa dira, belaunaldiz belaunaldi iraun duen proiektu kolektibo baten adierazpen bizi-bizia.

Egun horretan, denok gara ikastola: irakasleak eta gurasoak, ikasleak eta lagunak, herriak eta auzoak. Guztiok batera ospatzen dugu euskaraz bizitzeko nahia, hezkuntzaren bidez gure herria eraikitzeko gogoa. Elkarlanean eta ilusioz, etorkizuneko Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko.

Eta noski! Denok parte hartzera eta disfrutatzera gonbidatuta zaudete!

 

Helburu nagusiak


etxea

Ikastolen proiektua babestea eta finantzaketa lortzea, ikastola bakoitzak bere egitasmo pedagogikoa garatzen jarraitu ahal izateko.

euskal herria ikurra

Euskararen eta euskal kulturaren balioa gizarteratzea, belaunaldi berriei gure hizkuntza eta kultura transmititzeko konpromisoa azpimarratuz.

izar luzea

Komunitatea sendotzea, jaiaren bitartez ikastolen inguruko harremanak eta partaidetza sustatuz.


 

Ikastolen jaiak, beraz, elkartasunaren, auzolanaren eta ospakizunaren topaguneak dira; gure herriaren bihotzean dagoen hezkuntza-proiektu baten isla.

 

Gure jaiak