Ikastola Eredua Hezkuntza Eredu Propioa Hezkuntza gure nortasunetik
Ikastola Eredua gure ikastolen oinarrizko ezaugarrien multzoa da: izateko, egiteko, ekiteko eta eragiteko modu partekatua. Ikastola proiektua osatzen dugunok batzen gaituen oinarrizko hezkuntza-ikuspegia.
Hezkuntza Marko Orokorra
Ezagutza, gaitasuna eta balioak
Gure hezkuntza-eskaintza osoa Hezkuntza Marko Orokorrean txertatzen da. Ikastolen Hezkuntza markoaz ari garenean, Ikastolok hezkuntza ulertzeko eta garatzeko ditugun elementu amankomunetaz ari gara.

Pertsona eredua
ikasleen garapen integrala
Ikastolon xede nagusia ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da. Ikastolon pertsona-eredua, hezkuntza-proiektuaren elementu nagusia da eta pertsonaren garapenean zentraturiko proposamena da. Pertsona ereduaren bidez, ikasleen garapen integrala lantzen dugu:
- Ezagutza akademikoa.
- Gaitasun pertsonalak.
- Gizartean parte hartzeko jarrera.
Gure egitekoa pertsona bere dimentsio guztietan (soziala, kognitiboa, motorra, emozionala, existentziala…) garatzen laguntzea da, askotariko eremuetako ezagutzak eraikitzen laguntzetik haratago.
Euskaraz eta euskaratik
Euskaraz bizi, mundura ireki
Euskara ez da ikasgai bat soilik: gure eguneroko bizitzaren hizkuntza da
Haurtzarotik euskaraz bizi eta ikasteak hizkuntza naturaltasunez bereganatzea ahalbidetzen du, eta etorkizunean euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko konfiantza ematen du. Horrela, euskarazko hiztun konpetente, sutsuak eta koherenteak hezten ditugu.
Ikastolaldia 0-20 urte bitarteko hezkuntza
Ikastolaldiak hezkuntza-proiektua modu jarraian eskaintzen du, haurtzarotik gaztaro arteko guztia, ikasle bakoitzaren garapen osoa bermatuz eta euskaraz.
Ikastolan, haurren eta gazteen hezkuntza ibilbidea jarraitua eta integrala da. Etapa guztietan elkarlana, berdintasuna, aniztasuna eta euskarazko garapen integrala lantzen ditugu, haur bakoitzaren nortasuna, sormena eta autonomia garatuz.
Hezkuntza proiektua jarraian doa, Haur Hezkuntzatik Lanbide Heziketaraino:
0-6 urte
Haur Hezkuntza
Euskara eta euskal kultura.
Hezkuntza eraldatzailea eta integrala.
Pertsona guztiak eta pertsona osoak.
Kulturartekoa.
9-12 urte
Lehen Hezkuntza
Ikasleok, familiek, langileek eta ikastolazaleok, jardun burujabe autogestionatuan. Biharko euskaldunak hezten dituen komunitatea gara.
12-16 urte
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Haur eta gazteen garapen pertsonal integrala. Euskaraz ardaztutako berdintasuna eta aniztasuna. Herrigintza eta gizartegintza aktiboa.
16-18 urte
Batxilergoa
Haur eta gazteen garapen pertsonal integrala. Euskaraz ardaztutako berdintasuna eta aniztasuna. Herrigintza eta gizartegintza aktiboa.
16-20 urte
Lanbide Heziketa
Haur eta gazteen garapen pertsonal integrala. Euskaraz ardaztutako berdintasuna eta aniztasuna. Herrigintza eta gizartegintza aktiboa.





Ikastolen ekosistema
Gelatik harago: hezkuntza, aisialdia eta komunitatea elkarlanean
Ikastolen hezkuntza ez da gelara mugatzen: Zirimola, Leizaur eta IkasElkarren ekosistema batean elkarlanean aritzen gara, bakoitzaren indarguneetatik abiatuta. Haurtzarotik aisialdia eta hezkuntza ez-formala uztartzen ditugu, materialgintza eta euskalduntzea lantzen, eta irakasle, familia eta komunitateak batera jardunez ikasleen garapen akademiko eta pertsonala aberasten dugu.
Zirimola aisialdi taldea
Aisialdi hezitzailea eta kultura transmititzeko espazioa da. Haurrek eta gazteek balioak bizitzen ikasten dute, talde-lanean parte hartzen dute eta euskarazko giroan hazten dira.
Leizaur euskaltegia
ikastolen ekosistemaren barruan ikasleei eta ikastola komunitateko kideei euskarazko hizkuntza gaitasuna indartzeko prestakuntza eskaintzen dien gunea.
Ikaselkar
Ikasmaterialak sortzeko eta berrikuntza pedagogikoa garatzeko gure proiektua da. Honek gure hezkuntza-materialak ikasleen beharretara eta Hezkuntza Marko Orokorraren printzipioetara egokitzea ahalbidetzen du.
Mugimendu bat, proiektu asko
Etengabe berritzen, etorkizunari erantzunaz
Ikastolak denon artean eraikitzen ditugu kooperazioan eta elkartasunean oinarrituta. Horretarako familien, irakasleen eta herriaren parte-hartzea ezinbestekoa da.
Sustrai sendoetatik abiatuta, biharko Euskal Herria gaurdanik ari gara eraikitzen. Ikastolak etengabe berritzen gara, gizartearen erronka berriei erantzuteko.Eta horretarako proiektu desberdinak jartzen ditugu martxan:
Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra
Ikastolok bultzatu nahi dugun Pertsona Eredua ezarri dugunez, helburu horretara iristeko zehaztu dugun markoa da.
Ikas-material berriak
Marko orokorra zehaztuta, hori lantzeko beharrezkoak diren ikas-material berriak ekoizten hasi gara.
Euskal Curriculuma eta Hizkuntza Proiektuak
Garaian garaiko erronkei hobeto erantzuteko.
ONKI
Ikuspegi holistiko batetik, Ikastolen komunitatearen ongizatea (ikasleena bereziki, baina baita profesional guztiere eta familiena) zaintzeko garatu dugun programa.
Aniztasunari
erantzuteko begirada propioa eta berritzailea garatzen gabiltza.
Digitalizazioa eta burujabetza digitala:
Arlo honetan pausuak emateko etengabeko hausnarketa prozesua dugu.