Xabiroi komikia
Xabiroi ez da komiki-aldizkari bat soilik, euskaraz bizi eta sortzeko grinaren adierazpena da.
2005etik, ikastolen proiektuak bultzatutako Xabiroik euskal gazteentzat eta gazte euskaldunentzat sortu ditu istorio zirraragarriak: euskal sortzaileek egindako komikiak, gaur egungo gaiak, umorea, abentura eta fantasia uztartuz.
Bere orrialdeetan euskal kulturaren unibertsoa zabaltzen da: gure hizkuntza, gure pertsonaiak, gure begirada.
Xabiroik euskarazko irakurzaletasuna eta sormena piztu nahi ditu gazteen artean; euskaraz bizi nahi duen belaunaldi baten ispilu da. Eta, noski, komikiarekiko zaletasuna sustatzeko leiho aparta.
Azken aleak:
Hemen ikus ditzakezu Xabiroiren azken zenbakiak.
Klik bakar batez, komikien unibertsoan murgildu zaitezke: istorio ausartak, ilustratzaile zoragarriak eta euskarazko irakurgai paregabeak.
Xabiroi albumak
Urtez urte, Xabiroik bere komiki onenak eta sortzaile nabarmenen lanak bilduma berezietan biltzen ditu.
Euskarazko komikiaren historia txikia egiten ari gara, album bakoitzean istorio handi bat gordez.
Maurizia, biziminaren hotsa
Bizitza xumea izan zuen Mauriziak, eta xumetasun horretatik bihurtu zen ezinbesteko erreferentzia, naturaltasunaren etsenplu eta, finean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren doinuek erraietan egiten dute dardara. Lurrari atxikia sentitzen da haren ahotsa, sua bezain gobernaezin. Maurizia Aldeiturriaga katebegi bat da, eta bere panderoaz batera, denborari egiten dio desafioa: iragana proiektatzen du geroan, eta geroa iraganean. Baina beti da gaurkoa.
- Gidoia: Garbiñe Ubeda
- Irudiak: Garluk
- Argitaratze data: 2025eko maiatza
- Orrialde kopurua: 56orrialde
- Irakurri lagina: lotura
- Prezioa: 17.00 €