Aller au contenu principal

Xabiroi komikia

Xabiroi ez da komiki-aldizkari bat soilik, euskaraz bizi eta sortzeko grinaren adierazpena da.

2005etik, ikastolen proiektuak bultzatutako Xabiroik euskal gazteentzat eta gazte euskaldunentzat sortu ditu istorio zirraragarriak: euskal sortzaileek egindako komikiak, gaur egungo gaiak, umorea, abentura eta fantasia uztartuz.

Bere orrialdeetan euskal kulturaren unibertsoa zabaltzen da: gure hizkuntza, gure pertsonaiak, gure begirada.

Xabiroik euskarazko irakurzaletasuna eta sormena piztu nahi ditu gazteen artean; euskaraz bizi nahi duen belaunaldi baten ispilu da. Eta, noski, komikiarekiko zaletasuna sustatzeko leiho aparta.

 

Azken aleak:

Hemen ikus ditzakezu Xabiroiren azken zenbakiak.

Klik bakar batez, komikien unibertsoan murgildu zaitezke: istorio ausartak, ilustratzaile zoragarriak eta euskarazko irakurgai paregabeak.

 

Harpidetu zaitez!

 

 

Xabiroi albumak

Urtez urte, Xabiroik bere komiki onenak eta sortzaile nabarmenen lanak bilduma berezietan biltzen ditu.

Euskarazko komikiaren historia txikia egiten ari gara, album bakoitzean istorio handi bat gordez.

Ezagutu Xabiroi albumak

 


Irudia
Haur besoetakoa

Haur besoetakoa

Haurra izan nahi du haurrak, bere izateari eutsi eta bestelako lanen zama Aimen bizkar utzi. Hala ere, denak ez dira iritzi berekoak. Horien artean nerabeak dira okerrenak. Nerabeek gerra deklaratuko diote Haur Besoetakoari, eta bai amarruan erori ere. Indarraren ordez burua erabili behar dela diotso Lo-Li-Tak. Baina bere burua non kokatu ez dakienak nola erabiliko du burua? Laguntza esatu beharko ote du? Haur Besoetakoak laguntza eskatu? Inoren kontra borrokatu aurretik norberak jakin behar du nor den. Eta orduan erabaki ahal izango du, bakarrik orduan, “izan ala ez izan”.

  • Gidoia: Unai Iturriaga
  • Irudiak: Alex Sanvi
  • Argitaratze data: 2026-09-24
  • Orrialde kopurua: 48 orrialde

  • Prezioa: 15.00 €

Erosi hemen