Aller au contenu principal
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zer da Ikasbabesa?

Ikasbabesa Ikastolen Elkartearen aseguru artekaria da, Ikastolek behar dituzten poliza guztiak eskaintzen ditu.

Urte asko daramatza Ikasbabesak lan horietan, eta horietan guztietan, Ikastola batek bere jardunerako zehazki behar dituzten estaldurak eskaintzen ditu: Langile istripu, Erantzukizun zibila, Erantzukizun penala, Ikasle istripu, Istripu poliza berezia, Eraikinenak, Bidai polizak, Direktiboen erantzukizun zibila…

Ikastola askoren tamainari esker, Ikasbabesak merkatuan dauden prezioekin alderatuta, lehiakorragoak diren prezioak eskaintzen ditu.

 

Poliza nagusiak


Langile istripu poliza

Ikastoletako langileek izan ditzaketen istripuengatik, heriotza eta elbarritasuna estaltzen dira 365 egunetan eta 24 orduz.

Estaldurak:

  • Istripuagatik heriotza: 31.264,63 €
  • Zirkulazio istripuagatik heriotza: 62.505,26 €
  • Istripuagatik elbarritasuna: 84.382,10 €
  • Zirkulazio istripuagatik elbarritasuna: 167.770,28 €

Kontratatuta duten Ikastolak:

  • 60 Ikastola EAEn
  • 10 Ikastola Nafarroan

Erantzukizun zibilaren poliza

Hirugarren bati eginiko kalteak estaltzen ditu. Langileak eta ikasleak dira aseguratuak, beraiek kanpoko bati eginiko kalteak estaltzeko balio du poliza honek.

Estaldurak:

  • Siniestro bakoitzeko gehienezko babes-ordainketa: 6.000.000 €
  • Urteko gehienezko babes-ordainketa: 6.000.000 €
  • Erantzukizun zibil patronala biktimako gehienez: 625.052,65 €

Frankiziak:

  • Ohiko frankizia: 150 €
  • Eskiko frankizia: 1.500 €

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 67 Ikastola EAEn
  • 10 Ikastola Nafarroan

Erantzukizun penalaren poliza

Langileren batek salaketa bat jasotzen badu familien partetik, langile honek defentsa juridikoa izango du poliza honen bitartez.

Estaldurak:

  • Defentsa penala
  • Fiantzak: 3.000 €
  • Gorputz kalteen erreklamazioa
  • Ondasun higigarrietan kalte materialen erreklamazioa
  • Ibilgailuan kalte materialen erreklamazioa
  • Gorputz kalteek eragindako bestelako galerak
  • Hitzezko erasoen ondoriozko kalte inmaterialak
  • Errudunak bilatzea: 300 €
  • Tratu txarrengatik defentsa penala
  • Laguntza psikologikoa: 600 €

Siniestro bakoitzeko 5.000 €ko estaldura dago.

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 57 Ikastola EAEn

Ikasle istripu poliza

Ikastola orduetan edo ikastolak antolatutako jarduera batean ikasleek izan ditzaketen istripuak estaltzen dira poliza honekin.

Estaldurak:

  • Ikaslearen heriotza: 5.000 €
  • Ikaslearen elbarritasuna: 10.000 €
  • Gastu medikuak: limiterik gabe (Odontologian 750 €)
  • Betaurrekoak: 150 €

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 27 Ikastola EAEn

Eraikinaren poliza

Eraikinek sufritzen dituzten kalteak estaltzen ditu: sutea, lapurreta, ur kalteak, kalte elektrikoak…

Estaldurak:

  • Kontinentea: ikastola bakoitzaren ezaugarrien araberakoa
  • Kontenidoa: ikastola bakoitzaren ezaugarrien araberakoa

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 31 Ikastola EAEn
  • 4 Ikastola Nafarroan

Direktiboen erantzukizun zibilaren poliza

Poliza honen helburua da ikastolaren zuzendaritzan eta erabakiak hartzeko orduan parte hartzen duten pertsona guztien ondarea babestea. Legeak dio pertsona hauek beren ondarearekin erantzungo dietela hartutako erabakien ondorioz hirugarren bati eragindako kalteen aurrean.

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 8 Ikastola EAEn
  • 1 Ikastola Nafarroan

Istripu poliza berezia

Beraien lanagatik ikastolatik kanpo bilera asko dituzten eta kotxea askotan erabili behar duten langileentzat dago pentsatua poliza hau. Heriotza eta elbarritasunerako kapital gehigarriak ditu.

Kontratatuta duten ikastolak:

  • 8 Ikastola EAEn

Auzolanetako polizak

Gurasoek ikastoletan egiten duten bolondres lanetan eduki ditzaketen istripuak estaltzeko erabiltzen da poliza hau.

Lanbide Heziketako ikastoletan prestakuntza berezietarako ikasleentzako polizak

Ikastola hauetan egiten diren ikastaroetako ikasleen istripuak estaltzeko balio du poliza honek, adibidez, Aisiolako ikasleak.

 

Informazio eskaera

Idatzi eta galdetu konpromisorik gabe, IKASBABESAK eskeintzen dituen aseguruen inguruko informazio zehatza bidaliko dizugu.

Ikastolaren izena adierazi
Cookie & Privacy Policy for Website