Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Helburua argia

Ikastola eredua garatu eta sendotzea, ikastola bakoitzaren lana indartuz eta guztien artean hezkuntza euskaldun, eraldatzaile eta inklusiboa bermatuz.

Gure Elkartea ez da soilik kudeaketa-egitura bat; mugimendu bizia da, auzolanaren eta elkartasunaren indarrez sortua, eta gaur egun ere, milaka ikasle, familia eta profesional biltzen dituen komunitatea dugu.

 

Gure jatorria eta zergatia

Ikastolen Elkartea 1976an sortu zen, Euskal Herriko ikastolen arteko lankidetza antolatzeko eta Euskal Herri osoan ikastolen hezkuntza-eredu bateratua garatu eta zabaltzeko.

Hasieratik Elkarte honen  xede nagusia, hezkuntza euskalduna, herrigilea eta pertsona osoa hezten duena bultzatzea izan da.

Ordutik hona, ikastolen sareak hazten eta berritzen jarraitu du, lurralde guztietako federazioek osatutako egitura sendo baten bidez. Funtsa argia da hezkuntza-proiektua eguneratu eta etorkizunera begira kokatzeko lan egitea.

 

Gure misioa gure ikuspegia

Ikastolen Elkartean ikastolen hezkuntza-eredu bateratua garatzen dugu, ikastola bakoitzaren berezitasuna eta autonomia errespetatuz.

Gure lana sare osoari babesa, baliabideak eta koordinazioa eskaintzea da, ikastola guztiek hezkuntza euskaldun, herrigile eta pertsona osoaren garapenera bideratua eskaini dezaten.

Euskal gizartearen eraldaketan hezkuntza euskaldunaren erreferente izaten jarraitzea da gure konpromisoa. Horretarako, Euskal Herria kohesionatzen duen hezkuntza-sarea sendotzen dugu, belaunaldi berriei komunitatean bizitzen eta herri euskalduna eraikitzen laguntzen diena.

 

zuhaitza

Hezkuntza garapena eta berrikuntza.

Gure Hezkuntza Marko propioa garatu dugu, Euskal Curriculuma eta Pertsona Eredua oinarri hartuta, ikastolen hezkuntza-proiektuen koherentzia eta kalitatea bermatzeko. 

Horren bidez, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzen dugu, garaiko erronkei eta ikasleen beharrei erantzunez.

Prestakuntza eta aholkularitza:

Ikastolen komunitate osoari zuzendutako prestakuntza eta laguntza eskaintzen ditugu — irakasle, hezitzaile, zuzendaritza-talde zein administrazio-langileei. Gure helburua pertsona guztien gaitasunak sendotzea da, ikastola bakoitzaren proiektuaren kalitatea eta koherentzia bermatuz.

eh

Komunikazioa eta identitatea:

Ikastola mugimenduaren irudia eta mezua bateratzen ditugu, gizartean haren ekarpena eta balioa aitortuak izan daitezen.

Kanpainak, jaialdiak eta proiektu bateratuak sustatuz, ikastolen nortasuna eta elkartasuna indartzen ditugu, hezkuntza euskaldunaren aldeko komunitatea sendotuz.

gezi luzea

Administrazio eta kudeaketa-laguntza:

Ikastolei laguntza eskaintzen diegu kudeaketa, lege, lan eta finantza arloetan, eguneroko jarduna errazteko eta erabakiak segurtasunez hartzeko.

Baliabide teknikoak, orientazioa eta ikastolen arteko esperientzien trukea sustatzen ditugu, elkarrekin ikasi eta hobetzeko.

izarra

Elkarlana eta aliantzak:

Beste hezkuntza-erakunde, instituzio eta gizarte-eragileekin elkarlanean dihardugu, Euskal Herri osoan hezkuntza-sare sendo eta euskalduna eraikitzeko.

Lankidetza horien bidez, ikastolak gizartearen kohesioan eta herri-proiektuaren eraikuntzan eragile aktibo izaten jarraitzen dute.