Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Jatorria eta izaera

Ikastolek, 1992an, ikastolen arteko elkartasuna praktikara eramateko asmoz, Elkartasun Kutxa sortu genuen: baliabide gutxien zituztenei laguntzeko tresna kolektiboa.

Urteetako ibilbidearen ondoren, esperientzia hori egituratu eta 2012an sortu zen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba, elkartasuna bere oinarri duen erakundea.

Gaur egun, Euskal Herri osoko 115 ikastola biltzen gara bi kooperatibetan:

  • Ikastolen Elkartea, elkarlanaren adierazgarri, eta
  • Elkartasun Ikastolak, elkartasunaren adierazgarri.

 

 

Elkartasun ikastolak

 

 

Elkartasuna, gure indargunea

Ikastolen arteko elkartasuna praktikara eramateko tresna nagusia Elkartasun Kutxa da, guztion ekarpenetik sortua eta guztion mesedetan erabiltzen dena.

Ikastola guztiok gara Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatibako bazkide.

 

Helburu nagusiak

Elkartasun Kutxaren xede nagusia ikastolen bideragarritasuna bermatzea eta hezkuntza proiektuaren etorkizuna sendotzea da.

Horretarako, helburu hauek ditu:

  • Ikastola berriak sortzen laguntzea.
  • Ekimen estrategiko berriak abian jartzen eta garatzen laguntzea.
  • Inbertsio estrategiko berriei aurre egiteko babesa eskaintzea.
  • Eremu estrategikoetan lerro berriak sortzea.

 

Nola funtzionatzen du?

Urtero, ikastola bakoitzak dituen ikasleen arabera egiten duen ekarpenetik elikatzen da Kutxa.

Diru hori premia handiena duten ikastolen artean banatzen da, laguntza edo mailegu moduan.

Ikasturte amaieran irekitzen da laguntza eskaerak aurkezteko deialdia.

Eskariak Batzorde Teknikoak aztertzen ditu; ondoren, Balorazio Batzordeak proposamenak ebaluatzen ditu eta Artezkaritza Kontseiluak azken oniritzia ematen du.

Azken urteotan, urteko 800.000 euro inguruko laguntza banatu da, ikastolen arteko elkartasunaren eta konpromisoaren adierazgarri garbi gisa.1992.urtetik 22 miloi euro.