Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kontaizu aldizkari digitala

KONTAIZU 2003an sortutako aldizkari digitala da, Ikastolen Elkarteak gazteei euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna pizteko asmoz martxan jarritakoa.

Aldizkari honetan, nerabeek euren bizipenak, kezka eta iritziak euskaraz adierazteko aukera dute, eta euren eguneroko bizitza eta interesa agertzen dira: musika, zinema, antzerkia, kirolak, komikia, denbora pasak… Guztiak euskaraz bizi eta sortzeko tresna gisa.

Urteak igaro ahala, formatu eta gai desberdinak hartu baditu ere, KONTAIZUk beti mantendu du bere konpromisoa: euskarazko sormena eta komunikazioa gazteen eguneroko bizitzan sustatzea, esparru ez curricularretan eta teknologia berrietan erabilgarriak diren baliabideekin.

Sartu KONTAIZU webgunera eta bizi euskarazko irakurzaletasuna barrutik.