Lanpostuaren inguruko zehaztapenak:
Zirimolak, Ikastolen Aisialdi Taldeak, egonaldietako eta udaleku itxietako kudeaketaz arduratuko den teknikaria behar du.
Funtzio nagusiak
- Ikasturtean zehar antolatzen diren egonaldietako kudeaketa orokorraz arduratzea (komunikazioa, hezitzaile taldeak, formakuntzak, protokoloak, jarraipena, ebaluaketak, ekonomia...).
- Udaleku itxietako kudeaketa orokorraz arduratzea (komunikazioa, hezitzaile taldeak, formakuntzak, protokoloak, jarraipena, ebaluaketak, ekonomia…).
- Hezitzaile taldeak osatzea eta gidaritza lanak egitea.
- Programazioak osatzea eta ekintza berezien kontratazioak bideratzea.
- Ikastola partehartzaileekin komunikazio lanak behar bezela bideratzea.
- Udalekuetako familiekin harremanak modu egokian bideratzea.
Eskaintzen da:
- Kontratuaren iraupena: %100eko lanaldia
- Kontratu mota: ordezkapena
- Lan saria: EHIko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lansaria.
Gutxieneko baldintzak
- Aisialdian, hezkuntzan, herrigintzan edota euskalgintzan proiekturen bat kudeatzen aritu izana.
- Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz.
- Taldeen koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Gida baimena eta mugitzeko ibilgailua izatea.
Baloratuko da:
- Aisialdian eskarmentua izatea, hezitzaile zein zuzendari bezala.
- Aisialdiko zuzendari titulua izatea (edo baliokidea).
- Hezkuntza ez-formal edota aisialdi arloko formakuntza osagarriak izatea.
- Ikastolen mugimenduaren ezagutza eta honekiko atxikimendua.
Nora bidali:
Curriculuma zirimola@ikastolak.eus helbide elektronikora bidali (erreferentzia Teknikaria).