Pasar al contenido principal
Elia irudiaItzulpen automatikoa
zirimola
Zirimola
Argitarapen data:
CVa aurkezteko azken eguna:

 

Lanpostuaren inguruko zehaztapenak:

Zirimolak, Ikastolen Aisialdi Taldeak, egonaldietako eta udaleku itxietako kudeaketaz arduratuko den teknikaria behar du.

Funtzio nagusiak

  • Ikasturtean zehar antolatzen diren egonaldietako kudeaketa orokorraz arduratzea (komunikazioa, hezitzaile taldeak, formakuntzak, protokoloak, jarraipena, ebaluaketak, ekonomia...). 
  • Udaleku itxietako kudeaketa orokorraz arduratzea (komunikazioa, hezitzaile taldeak, formakuntzak, protokoloak, jarraipena, ebaluaketak, ekonomia…). 
  • Hezitzaile taldeak osatzea eta gidaritza lanak egitea. 
  • Programazioak osatzea eta ekintza berezien kontratazioak bideratzea.
  • Ikastola partehartzaileekin komunikazio lanak behar bezela bideratzea.  
  • Udalekuetako familiekin harremanak modu egokian bideratzea. 

Eskaintzen da:

  • Kontratuaren iraupena: %100eko lanaldia 
  • Kontratu mota: ordezkapena
  • Lan saria: EHIko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lansaria.

Gutxieneko baldintzak

  • Aisialdian, hezkuntzan, herrigintzan edota euskalgintzan proiekturen bat kudeatzen  aritu izana. 
  • Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz.  
  • Taldeen koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna eta esperientzia izatea.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. 
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.  
  • Gida baimena eta mugitzeko ibilgailua izatea. 

Baloratuko da:

  • Aisialdian eskarmentua izatea, hezitzaile zein zuzendari bezala. 
  • Aisialdiko zuzendari titulua izatea (edo baliokidea).
  • Hezkuntza ez-formal edota aisialdi arloko formakuntza osagarriak izatea.
  • Ikastolen mugimenduaren ezagutza eta honekiko atxikimendua. 

Nora bidali:

Curriculuma zirimola@ikastolak.eus helbide elektronikora bidali (erreferentzia Teknikaria).