Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zumaiena, Ikastolen Mugimenduaren 115. Ikastola

Ikastolen Elkarteak atzo Hernanin egindako Batzar Nagusian onartu zuten, aho batez, kide berritzat

Ikastolen Mugimenduko  115. Ikastola da, atzodanik, Zumaiako Zumaiene ikastola. Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen urteko ohiko Batzar Nagusia egin zen, atzo, eta batzar horretan erabaki zuten Zumaiako ikastolak egindako eskaerari baiezkoa ematea.

Badira bi urte Zumaienako ordezkariak Ikastolen Elkartearekin harremanetan jarri zirela, ikastola bihurtu eta Ikastolen Elkartean sartzeko bideaz hitz egiteko. Ordutik harremanetan izan gara, eta Ikastolen Elkartetik akonpainamendua egin zaio hezkuntza-arloan, egonkortasunaren arloan eta arlo sozietarioan, egin beharreko ibilbidea egiteko. Azken hilabeteetan prozesua bizkortu egin da, eta atzoko Batzarrera onarpenerako  proposamena lotuta iritsi da.

Bi lerrotako ikastola da Zumaiena, Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko eskaintza dauka. 600 ikasletik gora, 400 familia eta 80 irakasle eta langile inguru ditu. Azpiegituren berrikuntzaz gain, hezkuntza eskaintza aberasteko eta aukera berriak sortzeko apustu garbia egin dute, profesional onenekin elkarlanean eta zientziak egindako ekarpenak oinarri hartuta. 

Guztiarekin Ikastola izateko eta Mugimenduan sartzeko oniritzia eta ongietorria eman dizkio Batzar Nagusiak, aho batez, Zumaiena ikastolari, eta horrela, Ikastolen Elkarteko 115. Ikastola bihurtu da.  
 

Azken albisteak

Bi kooperatiben arteko akordioak telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa arduratsua, gardena eta euskal herritarren esku egongo den eredua indartu nahi du
Beka eskatzeko epea otsailaren 4an ireki da, eta izen emate orokorra martxoaren 4an irekiko da
Ehunka lagunek hartu dute parte, Baionan, Ikastolen mugimenduak deitutako manifestazioan