Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zuzendari nagusia

Ibaizabal Ikastola logoa
Ibaizabal Ikastola - Durango
Argitarapen data:
CVa aurkezteko azken eguna:

Lanpostuaren deskribapena:

Ibaizabal Ikastola bigarren mailako kooperatiba bat gara, bost ikastolen elkarlanetik sortua. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditugu, eta gure jardun hezitzailearen osagarri gisa, Errota ostalaritza zerbitzua (aterpetxea-ostatua) ere gure egituraren parte da. Gaur egun, Zuzendari Nagusia behar dugu, ikastolaren egitura osoaren zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartuko duen pertsona. Bere zeregina izango da Ibaizabal proiektuaren lidergoa eta garapen estrategikoa gidatzea, ikuspegi kooperatibo eta berritzaile batetik.

Funtzio nagusiak

  • Zuzendari nagusiak ikastolaren planifikazio estrategikoa diseinatu eta gauzatu beharko du, proiektuaren nortasuna eta ikuspegia gidatuz.
  • Bere gain izango du kudeaketa orokorra eta administrazio-ekonomikoaren zuzendaritza, baliabideen erabilera eraginkorra bermatuz. Era berean, lan-banaketaren antolaketa eta giza baliabideen zuzendaritza bere ardurapean egongo dira.
  • Kanpo harremanak eta komunikazioa koordinatuko ditu, erakundearen irudi instituzionala indartzeko helburuarekin.
  • Horrez gain, azpiegiturak eta inbertsio-proiektuak kudeatuko ditu, eta hezkuntza-prozesuen jarraipena eta ebaluazioa egingo du zuzendaritza-taldearekin elkarlanean.

Eskaintzen da:

  • Kontratuaren iraupena: Lanaldi osoa.
  • Kontratu mota: Kontratu mugagabea.Kooperatiba-izaera duten lan-ingurune partehartzailean ibilbide profesionala garatzeko aukera. Eragin sozial handiko proiektu baten lidergoa eramatea.

Gutxieneko baldintzak

  • Titulazioa: Enpresen administrazioa eta zuzendaritza, Zuzenbidea + Lan Harremanak, Ekonomia edo baliokideak.
  • Hiru edo lau urteko eskarmentua gutxienez ikastetxe, kooperatiba edo antzeko erakunde, elkarte edo enpresaren batean.
  • Hizkuntzak: C1 maila
  • Lidergo gaitasuna eta ikuspegi estrategikoa. Taldearekin komunikatzeko eta koordinatzeko trebetasuna. Gatazkak kudeatzeko gaitasuna.  Konpromisoa eta motibazioa.

Baloratuko da:

Irakasleen prestakuntzarako masterra.

  • Ibaizabal Ikastolaren zein EHIko ikastolen proiektuaren ezagutza, partaidetza edo esperientzia.
  • Talde-lanerako trebetasunak edo formazioa.
  • Herrigintza eta euskalgintzako proiektu, mugimendu edo erakundeetan esperientzia edo ezagutza.
  • Lanpostuarekin eta bere funtzioekin lotutako IKT ezagutzak.
  • Ingelesa B2 maila.

Nora bidali:

Bidali zure CV-a eta motibazio-gutuna artezkaritza@ibaizabalik astola.eus –era eta ZUZENDARIA erreferentziarekin.