Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irudi berri bat aldi berri baterako

IKASTOLAK izango da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza

Bagatoz aldi berrirako  irudi berriarekin!
Bagatoz betiko balioekin eta proiektu berriekin!
Bagatoz, indar berriz!

 

Ikastolok marka berria estreinatu dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz, eta orain marka berriarekin. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. IKASTOLAK hitzak berak deskribatzen baitu ongien gure komunitatea, 115 ikastolak, 46.000 familiak, 55.500 ikaslek, 3.700 langilek eta milaka ikastola lagun eta ikastolazalek osaturikoa, “eta batez ere, zenbakiak baino askoz haratago iritsi nahi duen proiektu herritar bat”, ekitaldian azpimarratu denez: “Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu”.


Aldi berrirako aukeratu ditugun izenak eta logotipoak gure izaera erakusten dute:

 

Ikastolak logoa
  • Izar itxurako ikurrak sarea irudikatzen du, horixe baikara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta; eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. Ikastolak.
  • Hitz hasierako 1 horrekin, bat garela esan nahi dugu. Zazpiak bat. Edo 115ak bat. Historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du i hizkiaren ordez, zenbaki bat sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako.
  • Amaierako -k horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatuz, eta aldi berean kolektibo bat garela erakutsiz. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

 

Azken albisteak

Bi kooperatiben arteko akordioak telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa arduratsua, gardena eta euskal herritarren esku egongo den eredua indartu nahi du
Beka eskatzeko epea otsailaren 4an ireki da, eta izen emate orokorra martxoaren 4an irekiko da
Ehunka lagunek hartu dute parte, Baionan, Ikastolen mugimenduak deitutako manifestazioan