Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bagatozindar berriz!

Biharko euskal herritarrak gaurtik hazten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu.

Araba, Baxenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Zuberoako ikastolek eta hezkuntza, herrigintza zein gizarte eragileek, osatutako lankidetza sarea. 


Komunitate herrikoia, kooperatiboa eta prestatua gara: ikasleak, familiak, langileak eta ikastolazaleak

Euskaltasuna ardatz, herritar guztiak eta herritar osoak hezteko lanean diharduen sare eraldatzailea gara Ikastolak. 115 ikastola, tokian tokikoak eta nazionalak, Euskal Herri osoan zehar. Haurrak eta gazteak hezteko eta hazteko ardura gure gain hartu dugun komunitate aktiboa, kooperatibak titular direla, eskola eredu gertukoa, inplikatua eta egonkorra garatzeko.

Lankidetzan dihardugu eta jardun nahi dugu Euskal Herriko beste hezkuntza eta gizarte eragileekin.

Lankidetzarako sen eta esperientzia hori partekatzen dugu euskarazko hezkuntzaren aldeko bestelako eragile ugarirekin ere. Haur eta gazteen hazkuntza pertsonal osoa helburu, euskara garatuz eta herrietako zein Euskal Herri osoko gizarte onura bilatuz.




Era guztietakoak gara

Txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak…baina batzuk zein besteak, bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera. 

Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea propioa ditu. Bere inguruaren errealitatera egokituta dago; baina guztiok norabide berean goaz. Helburu berak lortzeko bidean egiten dugu lan, gure ingurune hurbilenean eragiteko asmoz; auzo, herri, hiriburu, gizarte eta mundu hobeago bat eraikitzeko.

Ezagutu Ikastolak

Ikastolak ingurunean errotuta

Oinak lurrean, adarrak gorantz.

Sustraiak errotuta, baina adarrak gorantz begira ditugu. Murgiltzea da gure eredua, hezkuntza formalean eta ez formalean, eta euskara eta euskal kultura hedatzea da gure egitekoa Ikastoletako hormetatik harago.

Hezkuntza proiektua

Izateko modu propioa dugu

Sortzeko, harremanetarako eta lan egiteko.

Gure balioek helburu txiki, ertain eta handiak lortzeko bidea markatzen dituzte. Gure identitatea eta nortasuna eraikitzen dute.


 

Gure balioak


Auzolana

guztion indarra batuz.

eh

Sarea

elkarlanean eragitea.

etxea

Naziotasuna

Euskal Herri osoan errotuta.

gezi luzea

Euskalduntasuna

hizkuntza eta kultura biziberrituz.

gezia

Elkartasuna

besteen ongiaren alde.

izar luzea

Herrigintza

komunitate sendoak eraikiz.

izar erdia

Inklusiboa

aniztasuna aberastasun gisa.

izarra

Eraldatzailea

gizartea hobetzeko bidean.

Hurbila

auzo eta herrietan errotuta. Jatorra, konfiantzazkoa eta gertukoa.

etxea

Kalitatezkoa

hezkuntza maila altuarekin.

zuhaitza

Garaikidea

Gaurko eta biharko beharrei erantzunez.