Lanpostuaren deskribapena:
Aranzadi Ikastolak Hezitzaile, HH, LH, DBH eta DBHOko langileak behar ditu ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatzeko.
Funtzio nagusiak
- Dagokion arloaren araberakoak
Eskaintzen da:
- Ordezkapenak egiteko lan-poltsan sartzea.
- Ikastolen Lan Hitzarmenaren araberako lansaria (ordezkapen kontratua).
- Proiektu eraldatzaile batean lan egiteko aukera.
- Lan-talde aktiboa eta dinamikoa.
Gutxieneko baldintzak
- Titulazioa: Dagokion arlorako titulazioa.
- Hizkuntzak: Euskara C1 ziurtagiria.
- Curriculumean, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu behar dira.
Baloratuko da:
- Euskara: C2 ziurtagiria.
- Espezialitate edo aipamenak
- Ikastolen proiektua ezagutzea.
- Esperientzia herrigintzan.
Nora bidali:
Aranzadi Ikastolako webguneko www.aranzadiikastola.eus/lan-egin-gurekin ataleko inprimakia bete beharko da.