Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Mikroinformatika Sistemak eta Sareetako Heziketa zikloko irakaslea.

Harrobia Ikastola logoa
Harrobia Ikastola - Bilbo
Argitarapen data:
CVa aurkezteko azken eguna:

Bilboko Harrobia Lanbide Heziketako Ikastola Integratuan, 2026-2027 ikasturtean, Sistema Mikroinformatikoen eta Sareen erdi-mailako zikloan, 555 eskola-ordu emateko irakasle bat behar dugu.

 

Irakatsi beharko dituen prestakuntza-moduluak honako hauek izango dira:

·        Postu bakarreko sistema eragileak: 150 ordu.

·        Informatika-segurtasuna: 90 ordu.

·        Bulegotika-Aplikazioak (Datu baseak): 84 ordu.

·        Sareko sistema eragileak: 105 ordu

·        Sareko zerbitzuak: 126 ordu

 

Material didaktikoa prestatuta dago eta, hautagaiak nahi izanez gero, 2026ko ekainaren 15 eta 30 bitartean ikastolan kontratatuta lan egingo du 2026-2027ko ikasturtea prestatzeko eta gaur irakaslea den pertsonarekin lana planifikatu eta koordinatzeko.

 

Beharrezkoa:

·        Ingeniaritza, lizentziatura edo unibertsitate-gradua (matematika, fisika, informatika...)

·        Euskara C1.

·        Irakaskuntzako masterra.

 

Irakaskuntzan, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan edo lanerako lanbide-heziketan (profesionaltasun-ziurtagiriak, etab.) esperientzia izatea balioetsiko da.

 

CVa harrobia@ikastola.eus emailera bidali.