Lanpostuaren deskribapena:
Aniztasuna eta Orientazioa saileko kidea.
Funtzio nagusiak
Orientazioa eta Aniztasuna sailean, ERDUko Uribarri eta Umezaintza eta GURAko Arimazubiko orientazioaren ardura hartuko duen pertsona bat behar dugu (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) aholkulari lanak egiteko eta Pedagogia Terapeutikoan aritzeko.
Eskaintzen da:
- Ikasturte osorako kontratua.
- Elkarlanean oinarritutako lan-giroa.
- Prestakuntza eta garapen profesionala sustatzeko aukera.
- Hezkuntza-berrikuntzan konprometitua den ikastola-kooperatiba sendo baten parte izateko aukera.
Gutxieneko baldintzak
- Psikologia gradua/Pedagogia gradua/Psikopedagogia gradua.
- Lehen Hezkuntzan gradua, Hezkuntza Bereziko aipamena.
- Bigarren Hezkuntzan irakasle lanetan aritzeko masterra.
- Euskararen C1 maila.
Nora bidali:
Arizmendi ikastolako web gunearen bitartez.