LULA otsoaren abenturak bilduma berri batean datoz!
10 liburuz osatutako album-sorta hau euskaraz sortua da, eta Euskal Herriko sortzaile eta ilustratzaileek egina: Xabier eta Martin Etxeberriak idatzi dute, eta Aritz Trueba arduratu da ilustrazioez.
Momentuz, lehen hiru albumak daude eskuragarri, eta gainerakoak pixkanaka argitaratuko dira.
Zer lantzen da?
Euskalkien aberastasuna, aniztasuna, laguntasuna eta estereotipoak desegitea dira ipuinen ardatzak. Gainera, ipuin entzungarriak dira, entzunez ere gozatzeko modukoak.
Lula otsoa - Esnatzen
Neguko gau luzeetan, loak hartu aurretik, Lulak eta bere lagun berriek elkarri kontatutako ipuinetako bat da Battite saguzarrarena.
Battittek egunez lo eta gauez hegan egiten du, beste saguzar guztiek bezalaxe. Haiek ez bezala, ordea, Battitek amets bat du. Egunsentia ikusi nahi du.