LULA otsoaren abenturak bilduma berri batean datoz!
10 liburuz osatutako album-sorta hau euskaraz sortua da, eta Euskal Herriko sortzaile eta ilustratzaileek egina: Xabier eta Martin Etxeberriak idatzi dute, eta Aritz Trueba arduratu da ilustrazioez. Momentuz, lehen bi albumak daude eskuragarri, eta gainerakoak pixkanaka argitaratuko dira.
Zer lantzen da?
Euskalkien aberastasuna, aniztasuna, laguntasuna eta estereotipoak desegitea dira ipuinen ardatzak. Gainera, ipuin entzungarriak dira, entzunez ere gozatzeko modukoak.
LULA OTSOA - BAKARRIK
Lula otsoa galduta dabil. Bakar-bakarrik geratu da, familia eta lagunengandik urrun. Elur malutei begira liluratua, bere otso-taldetik urrundu da. Lula otsokume ausarta da ordea, eta laster negua pasatzeko babesleku berri baten bila hasiko da, horretarako basoaren bihotzean sartu behar badu ere.