LULA otsoaren abenturak bilduma berri batean datoz!
10 liburuz osatutako album-sorta hau euskaraz sortua da, eta Euskal Herriko sortzaile eta ilustratzaileek egina: Xabier eta Martin Etxeberriak idatzi dute, eta Aritz Trueba arduratu da ilustrazioez.
Momentuz, lehen bi albumak daude eskuragarri, eta gainerakoak pixkanaka argitaratuko dira.
Zer lantzen da?
Euskalkien aberastasuna, aniztasuna, laguntasuna eta estereotipoak desegitea dira ipuinen ardatzak. Gainera, ipuin entzungarriak dira, entzunez ere gozatzeko modukoak.
Lula otsoa - Adiskideak
Lula otsoa jada ez dago galduta, baina ezin du etxetik atera: negua da eta elurra ari du, hotz handia egiten du! Zorionez ez dago bakarrik, adiskide berriak ditu. Bera bezala zuhaitz erraldoiaren txoko ezberdinetan bizi diren animaliak dira: Marta, Bizar eta Perru. Hasierak, lagun berriekin, ez dira beti errazak izaten ordea, ezta