Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastola komunitatearentzako ere bada

Ikastola ez da soilik ikasleak hezten dituen gune bat: komunitatea da, eta komunitatearentzako ere bada. 

Eguneroko jardunaz harago, kulturaren, euskaren eta auzolanaren bidez ekimen berriak sortzen ditugu, ikastolako bizitza herrira zabalduz. Hemen aurkituko dituzu gure eguneroko bizitzan kolorea eta indarra ematen dituzten ekintza, proiektu eta ospakizun guztiak.

Azken albisteak

Urrian abiatu da Txikipedia elikatzeko ‘Nik, zuk, guk…erronka bai?’ egitasmoaren 6. ekitaldia. Ikastolen eta EWKE Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen arteko  elkarlana da.
Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi.
Milaka ikastolazale etorri dira, gaur, Atarrabiara, Paz de Ziganda Ikastolak antoatutako Nafarroa Oinezera. Jendetza ikastolak prestatu duen askotariko egitarauaz gozatzen ari da.

Lan eskaintzak

Kudeaketa arloko koordinatzailea

  • Ikastolen Elkartea
  • Argitarapen data:
  • CVa aurkezteko azken eguna:

 

 

Ikastolen jaiak

Festa, kultura eta auzolana, denok batera euskaraz bizitzeko!

Ikastolen Jaiak ez dira soilik festa egunak; komunitatea elkartzeko eta euskaraz gozatzeko une bereziak dira. Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Bertan festa giroa, euskara, kultura eta auzolana uztartzen ditugu eta denok parte hartzera eta disfrutatzera gonbidatuta zaudete.