Lanpostuaren izenburua:
Kudeaketa arloko koordinatzailea
Lanpostuaren deskribapena:
Lanpostuaren zeregin nagusiak honako hauek dira:
Alde batetik, orientazio tekniko eta estrategikoa eskainiz Ikastolen kudeaketa hobetzen laguntzea eta bestetik, Ikastolen Elkarteko langileen garapen pertsonal eta profesionala sustatzea, erakundearen balioak eta estrategiak kontuan hartuta.
Funtzio nagusiak
- Ikastolei finantza-aholkularitza eta laguntza eskaini.
- Ikastolei lan-arloko aholkularitza eta laguntza eskaini.
- Hezkuntza Sailean Ikastolen ordezkari izan.
- Sindikatuekin lan-hitzarmenak (Ikastoletakoa eta Ikastolen Elkartekoa) eta bere baitako arloak negoziatu.
- Langileen beharrak eta gaitasunak aztertu eta estrategikoki planifikatu.
- Elkarteko helburu estrategikoekin bat datozen langileen garapen pertsonal eta profesionala sustatzeko ekimenak bultzatu eta ikastolekin partekatu.
- Hautaketa-prozesuak diseinatu eta koordinatu, beharretara egokitutako profilak lortzeko.
- Langileen harrera eta integrazio prozesuak gidatu.
- Langileen ebaluazio tresnak eta prozesuak definitu eta martxan jarri.
- Langileen ongizatea, motibazioa eta lan-giro egokia bultzatu, horretarako beharrezko diren prozesuak martxan jarriz.
- Giza baliabideen kudeaketarako prozesuak aztertu, estandarizatu eta hobetu.
- Lan-araudia eta hitzarmen kolektiboak betetzen direla bermatu.
- Lan-harremanak modu egokian kudeatzen direla bermatu.
Eskaintzen da:
- Kontratuaren iraupena: Kontratu mugagabea.
- Lan saria: Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko Koordinatzaileak B Talde Profesionaleko mailako lansaria.
- Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmeneko gainerako lan-baldintzak.
- Lanerako egoitza Donostian.
Gutxieneko baldintzak
- Titulazioa: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako edo Zuzenbideko gradua izatea
- Hizkuntzak: C1 edo baliokidea izatea
- Gaitasun estrategikoa, erabakiak hartzeko autonomia eta talde-lanerako prestutasuna izatea.
- Administrazioko prozeduren ezagutza izatea.
Baloratuko da:
- Ikastolen mugimenduaren ezagutza.
- Ikastola batean lanean aritu izana.
Nora bidali:
abarruso@ikastolak.eus (erreferentzia kudeatzailea).