Pasar al contenido principal
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Abian da Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa, eta jokatu berri dira lehen hiru saioak, Azpeitian, Elgoibarren eta Eskoriatzan. 100 parte-hartzaile izan dira Azpeitiko saioan, 75 Elgoibarkoan eta 130 Eskoriatzakoan. 

Ikasle parte-hartzaileek, adinaren araberako multzotan banatuta, egokitu zaien gaiari erantzun behar izan diote ordubeteko idazketaldian. Ohi denez, lana koplatan zein bertsotan egiteko aukera izan dute. 

Behin idazketa amaituta, bertsolari gazteek saioa egin dute idatzizkoko parte-hartzaileak entzule direla.  Horrela, Azpeitian Maddi Aiestaran eta Aner Peritz izan dira kantatzen eta Urko Arregik egin ditu aurkezle lanak. Elgoibarren Jon Mendiluze eta Unai Gaztelumendi izan dira kantatzen, Xabat Illarregi gidari dela. Eta Eskoriatzan Urko Arregi eta Xabat Illarregi izan dira bertsolari, eta Juanjo Respaldiza gai-jartzaile. 

Sari-banaketako atalera pasatu gara bertso-saioaren ondoren, hiru saioetan. Sari bi eman dira adin tarte bakoitzean, eta honako hauek izan dira sarituak saioz saio: 

Saridunak  Azpeitia, 2025eko martxoaren 11


LH 3 eta 4

  1. saria: Libe Gainza. Zumaiako herri eskola
  2. saria: Inar Alkorta. Zumaiako herri eskola

LH 5 eta 6

  1. saria: June Rojo. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
  2. saria: Nora Esnal. Zumaiako herri eskola

DBH 1 eta 2

  1. saria: Eva de la Fuente. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
  2. saria: Intza Ibartzabal. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
  3. saria: Unai Arraras. Ikasberri ikastola, Azpeitia

Saridunak Elgoibar, 2025eko martxoaren 13a


LH 3 eta 4

  1. saria: Jor Armendia. Elgoibar ikastola
  2. saria: Lea Olasolo. Elgoibar ikastola

LH 5 eta 6

  1. saria: Irati Alkorta. Mendaro ikastetxea
  2. saria: Nora Garate. Elgoibar ikastola

DBH 1 eta 2

  1. saria: Lizar Ezenarro. Arreitune institutua
  2. saria: Sare Eugi. Elgoibar ikastola

Saridunak Eskoriatza, 2025eko martxoaren 14a


LH 3 eta 4

  1. saria: Aroa Velasco. Kurtzebarri ikastetxea, Aretxabaleta
  2. saria: Lur Garai . Kurtzebarri ikastetxea, Aretxabaleta

LH 5 eta 6

  1. saria: Itoitz Herrera. Almen ikastola, Eskoriatza
  2. saria: June Urtzelai. Almen ikastola, Eskoriatza

DBH 1 eta 2

  1. saria: Amets Molinero. Txantxiku ikastola, Oñati
  2. saria: Oihane Idigoras.  Txantxiku ikastola, Oñati

Últimas noticias

El acuerdo entre ambas cooperativas busca reforzar un modelo de gestión responsable y transparente de los servicios de telecomunicaciones, puesto al servicio de la ciudadanía vasca
El plazo para solicitar la beca se ha abierto el 4 de febrero y la inscripción general se abrirá el 4 de marzo
Cientos de personas han participado en la manifestación convocada por el movimiento de las ikastolas de Baiona