Pasar al contenido principal
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Guztira diren zortzi saioetatik seira ailegatu gara dagoeneko Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoan; Villabonan, Errenterian eta Zumarragan gauzatu dira azken hirurok, parte-hartze handiarekin hirurak ere: 160 izan ziren Tolosaldekoan, 130 Oarso-Bidasoakoan eta 125 Goierrin jokatutakoan. 

Behin bertsoa idatzita, ikasleek eurek izaten dute aukera zerbait prestatuta eraman eta bertan emateko beste ikasleen aurrean. Eta halaxe izan zen Zumarragako saioan: Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek, lau taldetan banatuta, kopla eta bertso zirikatzaileak kantatu zituzten entzuleen gozamenerako. Distira handiko emanaldia egin zuten.

Gainerakoan, hiru ekitaldietan egon ohiko bertso saioa, bertsolari gazteek emana. Villabonan Urko Arregik gidatuta kantatu zuten Xabat Illarregik eta Danel Herrartek; Errenterikoan Juanjo Respaldizak egin zituen gidari lanak eta Unai Gaztelumendi eta Urko Arregi izan ziren kantari; Zumarragakoan, ostera, Danel Herrarte gidari dela kantatu zuten June Aiestaranek eta Maddi Aiestaranek. 

Bertso saioa amaituta, sari-banaketako atalera pasatu gara, eta mailaz maila honako hauek izan dira parte-hartzaile sarituak saio bakoitzean:

Saridunak Amasa-Villabona, 2025eko martxoaren 20a


LH 3 eta 4

  1. saria: Zuriñe Barriola. Uzturpe ikastola, Ibarra
  2. saria: Ibane Insausti. Uzturpe ikastola, Ibarra

LH 5 eta 6

  1. saria: Eñaut Landa. Zubimusu ikastola, Villabona
  2. saria: Paule Bergara. Fleming eskola, Villabona

DBH 1 eta 2

  1. saria: Eñaut Otaño. Erniobea ikastetxea, Villabona
  2. saria: Nahia Garmendia. Uzturpe ikastola, Ibarra

Saridunak Errenteria, 2025eko martxoaren 21a


LH 3 eta 4

  1. saria: Aiora Salaberria. Haurtzaro ikastola, Oiartzun
  2. saria: Aide Maya. Orereta ikastola, Errenteria

LH 5 eta 6

  1. saria: Ekai Irazusta Ostolaza. Haurtzaro ikastola, Oiartzun
  2. saria: Elaia Lasa Gelbentzu. Haurtzaro ikastola, Oiartzun

DBH 1 eta 2

  1. saria: Uxoa Arruabarrena. Haurtzaro ikastola, Oiartzun
  2. saria: Sara Ayllón. Haurtzaro ikastola, Oiartzun

Saridunak Zumarraga, 2025eko martxoaren 25a


LH 3 eta 4

  1. saria: Haizea Agirre. Lardizabal ikastetxea, Zaldibia
  2. saria: Ana Sedano Landa. Urretxu-Zumarraga ikastola

LH 5 eta 6

  1. saria: Sara Anton Gutierrez. San Benito ikastola, Lazkao
  2. saria: Eki Naldaiz Dorronsoro. San Benito ikastola, Lazkao

DBH 1 eta 2

  1. saria: Lea Galparsoro Elias. Jakintza ikastola, Ordizia
  2. saria: Saioa Barandiaran. Jakintza ikastola, Ordizia

 

Últimas noticias

Las entidades subrayan que la enseñanza en euskera vive un momento de estancamiento en Ipar Euskal Herria y que hacen falta medidas concretas para garantizar la continuidad del recorrido educativo en euskera
El 27 de marzo, Viana ha acogido el encuentro juvenil Non eta Mugan 2026, y cerca de 450 jóvenes han llenado sus calles de voces y colores en euskera.
Estamos dispuestos a buscar respuestas compartidas a los desafíos de la segregación y la inclusión en un proceso de abajo hacia arriba, transparente y participativo. Mientras tanto, las ikastolas seguiremos trabajando: en la...