Pasar al contenido principal

Omenaldi bero eta hunkigarria eskaini zioten, atzo, Euskal Herriko Ikastolek Patxi Olabarria Furundarenari, Ikastolen Elkarteko egonkortasun zuzendariari. Ikasturtearen amaieran erretiroa hartuko du, eta atzokoa izan da Ikastolen Elkarteko Batzar Nagusian parte hartu duen azkeneko aldia.  

Urretxu-Zumarraga ikastolan hasi zuen bere ibilbidea ikastoletan, soin heziketako irakasle. Ikastola horretako zuzendaritza taldean ere aritutakoa. Handik aurrera, ofizioz bezala bokazioz, ikastolen  zerbitzura aritu da lanean. Partaiden eta Ikastolen Elkartean urteetan izan dugu erreferente. Zerbitzuen buru, egonkortasun zuzendari, eta Konfekoopen ere bai, ikastola guztion ordezkari. Urteetan izan dugu Ikastolen komitearekin negoziatzen, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ere. Serio, serio jarri behar  zuenean; irribarretsu, ahal duen guztietan.

 

Errotondetan jira ta bira,

eta zeureari eutsi.

Negoziazio amaigabeak,

sekula  ez duzu etsi.

Zure leloa: “Hemen pakean

dagona pakean utzi”.

Ikastolen harri bitxi,

etapa hau duzu itxi.

Erretretara iritsi.

Agian noizbait beharko zaitugu,

beraz, guardia ez jaitsi.

Erretiroa goza ezazu,

mila esker mila, Patxi!

Últimas noticias

Los repersentantes de las ikastolas han reafirmado su compromiso con el euskera y han destacado la trayectoria de Kilometroak a lo largo de sus 50 años, así como los retos de futuro.
El guionista Unai Iturriaga y el dibujante Alex Sanvi han puesto a Haur Besoketa en busca de su identidad, de la mano de la revista de cómics Xabiroi
Las Ikastolas de Euskal Herria han aclarado que los datos de PISA demuestran que el euskera no es el responsable del descenso registrado en comprensión lectora entre 2022 y 2025.