Aller au contenu principal
+5
16.00€
9791399128765
Lula otsoa, Ametsetan liburuaren azala

LULA otsoaren abenturak bilduma berri batean datoz!

10 liburuz osatutako album-sorta hau euskaraz sortua da, eta Euskal Herriko sortzaile eta ilustratzaileek egina.

 

Zer lantzen da? 

Euskalkien aberastasuna, aniztasuna, laguntasuna eta estereotipoak desegitea dira ipuinen ardatzak. Gainera, ipuin entzungarriak dira, entzunez ere gozatzeko modukoak.

 

Lula otsoa - Ametsetan

Lula otsoa kezkatuta dago. Egun osoan ez du Perru ikusi, eta haren bila hasiko da Jakintsu Zaharrean. Azkenean, adaburuan aurkituko du, urrutira begira. Perruk itsasoa du gogoan: oihaneko zuhaitzak baino handiagoa den ur ikaragarria eta liluragarria. 

Itsasoaren misterioak liluratuta, Lula, Marta eta Bizar irudimenez bidaia zoragarri batean murgilduko dira, Perruren hitzei esker.