Skip to main content

Agur hunkigarri eta beroa Patxi Olabarriari

Ikastolen Elkarteko Egonkortasun zuzendariak ikasturte amaieran hartuko du erretreta

Omenaldi bero eta hunkigarria eskaini zioten, atzo, Euskal Herriko Ikastolek Patxi Olabarria Furundarenari, Ikastolen Elkarteko egonkortasun zuzendariari. Ikasturtearen amaieran erretiroa hartuko du, eta atzokoa izan da Ikastolen Elkarteko Batzar Nagusian parte hartu duen azkeneko aldia.  

Urretxu-Zumarraga ikastolan hasi zuen bere ibilbidea ikastoletan, soin heziketako irakasle. Ikastola horretako zuzendaritza taldean ere aritutakoa. Handik aurrera, ofizioz bezala bokazioz, ikastolen  zerbitzura aritu da lanean. Partaiden eta Ikastolen Elkartean urteetan izan dugu erreferente. Zerbitzuen buru, egonkortasun zuzendari, eta Konfekoopen ere bai, ikastola guztion ordezkari. Urteetan izan dugu Ikastolen komitearekin negoziatzen, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ere. Serio, serio jarri behar  zuenean; irribarretsu, ahal duen guztietan.

 

Errotondetan jira ta bira,

eta zeureari eutsi.

Negoziazio amaigabeak,

sekula  ez duzu etsi.

Zure leloa: “Hemen pakean

dagona pakean utzi”.

Ikastolen harri bitxi,

etapa hau duzu itxi.

Erretretara iritsi.

Agian noizbait beharko zaitugu,

beraz, guardia ez jaitsi.

Erretiroa goza ezazu,

mila esker mila, Patxi!

Azken albisteak

Hezkuntzaren arloko 600 profesionalen aurrean egin du iragarpena Euskal Herriko Ikastolen Hezkuntza Zuzendari Zigor Ibarzabalek, SEASKAko eta Nafarroako Ikastoletako hezkuntza zuzendariekin batera, Ikastolen 30. Jardunaldi…
Azaroaren 18an izango dira, Donostiako Kursaalen. Izen-ematea zabalik dago ikastolak.eus webgunean.
DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean.